natur8

 

FrontPage

Page history last edited by natur8 3 yrs ago

BIZITZAREN OINARRI IKUSEZINAK

Izaro Bilbao

Ainara Morales

Idoia Angulo

 

 

 

 

1.Teoria zelularra

 

Zelulak XVIII.mendean aurkitu ziren. Robert Hooke ingelesak ikusi zituen lehen aldiz 1665ean.Hooke jaunak,mikroskopio bakun bat erabiliz, kortxozko prestaketa bat behatu zuen eta pareta zurrunez inguraturiko leihotxo txikiez osatuta zegoela ikusi zuen. egitura hoiei "zelula" izena ematea erabaki zuen.hala ere, begiek engainatu zuten; benetan ikusi zuena kortxoaren hildako pareta zelularrak izan ziren- XIX. mendera arte itxaron behar izan zen bi zientzilarik , Matthias Jakob Schleiden-ek eta Theodor Schwann-ek, zelulen egitura eta funtzionamendua azaltzen zuen teoria formulatu zuten arte. 1839an adierazi zuten izaki bizidun oro zelula batez edo askoz eratuta dagoela, zelula dela bizi-funtzio guztiak betetzen dituen egiturarik txikiena, eta zelula oro datorrela zatitu den zelula batengandik.

 

 

 

 

2.Zelula

 

Teoria zelularrak hainbat printzipio ditu.

 

  • Forma eta tamaina

 

Zelula hiru elementu nagusiz osatuta dago: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa(DNA)Zelulek hiru bizi-funtzioak egiteko gaitasuna dute: elikadura, harremana eta ugalketa.

Zelulen forma, batez ere, bere funtzioak erabakitzen du. Forma hori aldatu egin daiteke zelula-horma zurrunik ez badu, aldameneko zelulekin elkartzeko tentsioak badaude, zitosolaren biskositatearen arabera, fenomeno osmotikoen ondorioz eta barne- zitoeskeletoaren arabera ere bai.

zelulen tamaina ere bai, guztiz aldakorra da. Bere tamaina mugatzen duten faktoreak ingurunetik elikagaiak hartzeko duten gaitasuna eta nukleoaren gaitasun funtzionala dira. Zelula bat tamainaz handitzen denean, haren bolumena (V) haren azalera (S) baino askoz gehiago handitzen da. Horrek esan nahi du bere azalera/bolumen erlazioa gutxitu egiten dela, hau oso eragospen handia da zelularentzat, elikagaiak eskuratu ahal izatea bere azaleraren eta ez bere bolumenaren arabera baitago.Zelularen bolumena handitzea ez da sekula egoten nukleoaren bolumena handitzearekin loturik, ezta bere hornidura kromosomikoa handitzearekin ere.

 

 

* Zelula eukariota eta prokariotaren arteko aldea.

 

Zelula eukariotoak prokariotoak baino haundiagoak dira eta barne-mintz, organulu eta zitoeskeleto bat dituzte. Nukleoan bi DNA molekula edo gehiago egongo dira. Ugalketa sexuala edo sexugabea izan dezakete.

 

 

 

 

 

 

  • Molekula inorganikoak:

 

-URA

-GATZ MINERALAK

-GASAK

 

 

  • Makromolekula organikoak:

-DNA

-PROTEINAK

-GLUZIDOAK

-LIPIDOAK

-AZIDO NUKLEIKOAK

 

 

  • Zelula eta makromolekulak

 

-Mintzaren egitura

-ADNaren eginkizuna proteinak sortzeko

-Proteinen zeregina zelularen funtzionamenduan

 

 

Informazio guztia irakurri eta ulertu ondoren hemen dituzue hainbat ariketa zenbat ikasi duzuen jakiteko.Sorte on!!!!!!

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.